Clash Royale
Clash Royale | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Clash Royale |
Jatorrizko herrialdea | Finlandia |
Argitaletxea | Supercell |
Banatze bidea | deskarga digitala eta banaketa digital |
Azken bertsioa | 80256022 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | tower defense (en) , denbora errealeko estrategia, MMO (bideojokoen generoa)a eta estrategia bideo-jokoa |
Joko-modua | player versus player (en) eta Jokalari anitzeko modua |
Euskarria | Android (mul) eta IOS |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Adin-sailkapena | |
Irakur dezake | IOS eta Android (mul) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Supercell |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
clashroyale.com | |
Clash Royale Supercell enpresa finlandiarrak sortutako bideo-joko bat da, telefono mugikorreko historiako ospetsu eta arrakastatsuenetariko bat. Online jolasten den freemiun bideojoko bat da[1], Clash of Clans[2]-eko pertsonaietan oinarrituta. Karta bildumen eta dorre defentsen jokuen hainbat osagai konbinatzen ditu. Joko honetan zure bilduman dituzun kartetatik 8 aukeratu behar dituzu eta horiekin zelai batean zure hiru dorreak defenditu, eta besteena botatzen saiatu. Irabaziz gero, kutxa batzuk lortzen dituzu, eta horietan gehienetan dirua eta kartak tokatzen zaizkizu. Kartek dituzun pertsonaiak hobetu ahal izateko balio dute, eta diruak haiek hobetzeko.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideojokoaren beta fasea 2016ko Urtarrilaren 4an kaleratu zuten Kanadan, Hong Kongnen, Australian, Suedian, Norvegian, Danimarkan, Islandian, Finlandian eta Zelanda Berrian IOS plataformentzako. 2016ko Otsailean Android plataforman jarri zuten eskuragarri zenbait herrialdetan, azkenean 2016ko Martxoaren 2an globalki kaleratu zen.
Jolasgarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kartak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tropak, estrukturak eta sorginkeriak karta moduan azaltzen dira. Partida hasi aurretik jokalari bakoitzak zortzi kartako multzo bat egin behar du bere aurkariaren kartak erasotzeko eta haietatik defendatzeko.
Karta bakoitzak elixir[3] kopuru bat balio du. Partida bost puntu elixirrekin hasten da eta 2’8 segundura beste elixir puntu bat lortzen da (partidako azken minutuan elixir puntu bakoitza lortzeko denbora erdira jaisten da), hamar puntutara heldu arte.
Jokoa merkaturatu zenean, 42 karta zeuden eskuragarri, 14 bitxitasun maila bakoitzeko (arruntak, bereziak eta epikoak). 2016ko otsailean izandako aktualizazioan karta mota berri bat sartu zuen enpresak, legendarioa. 2021ko urrian beste karta mota bat sartu zuten, garaileak. Gaur egun (2021/11/09), 23 karta arrunt, 25 berezi, 29 epiko, 17 legendario eta 3 garniel daude jokoan.
Karta guztien maila hobetu daiteke, lehenengo mailatik hasita hamalaugarreneraino. Karta arruntak lehenengo mailan hasten dira, bereziak hirugarren mailan, epikoak seigarren mailan, legendarioak bederatzigarrenean eta irabazleak hamaikagarren mailan.
Klanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo mailatik aurrera, jokalariek klan batean sartu edo klan bat sortzeko aukera dute. Klan batean sartzeak edo klan bat sortzeak lagunarteko gerretan eta klan gerretan parte hartzeko aukera ematen du. 2. mailara iritsi ondoren klankideek kartak trukatzeko eta eskatzeko funtzioa desblokeatzen dute. Klanek 50 pertsonetako gehinezko muga daukate, eta haien artean hitz egin ahal dute txat baten bitartez.
Klanen arteko gerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joko modalitate hau 2018ko apirilaren 25ean jarri zen martxan Clash Royalen. Klan edo taldeen arteko gerrak bost klanetaz osatzen dira eta hauen parekatzea klan bakoitzak dituen kopa eta partaide kopuruen arabera egiten da. Prozesu honetan klan ezberdinek kopa eta partaide kopuru antzekoak izatea hartzen da kontuan, honela, jokoa parekatuagoa egiten da. Klan batek gerran parte hartu ahal izateko hamar partaide izan behar ditu gutxienez eta hauek zortzigarren nibela izan behar dute.
Gerra bi egunetan banatzen da, bilketa eguna eta Gerra eguna. Bilketa egunean partaideek beraien mazoa edo karta-multzoa erabakitzen dute eta modalitate desberdinetako erasoak egin ditzakete, baina beste klanekin lehiatu gabe. Egunean zehar hiru eraso egin ditzake erabiltzaile bakoitzak eta garaipenen bitartez kartak lortzen ditu gerra egunari begira. Gerra egunean erabiltzaile bakoitzak bere mazoa edo karta-multzoa prest dituela eraso bat egin dezake egunean mazo batekin, alegia, mazo batekin eraso bat egin daiteke egunean, baina mazoz aldatuz gero beste eraso bat egin daiteke. Oraingo honetan beste klan bateko kideei egiten zaizkie erasoak. Garrantzia handia dute erasoetan lortutako koroek, izan ere, hauen arabera egiten dira klan ezberdinen arteko rankingak. Ranking honetan lehen postua lortzen dutenek gerra irabazi egiten dute eta sari onena eskuratzen dute. Ranking-eneko postuetan behera egin ahala sariek ere behera egiten dute. Sariak kutxa bereziak eta urrea izan ohi dira, gerra irabaziz gero karta gehiago eta urre gehiago ematen dituzte.
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hondar gorenera iritsita, hau da, hamabosgarrenera, (arena legendaria deiturikora) ligak iristen dira. Kategoria hau 5000 kopatik aurrera dago. Liga desberdinak daude, eta hauen funtzionamendua hondarrenen antzekoa da. Kopa kopuru altuagoa eskuratzen duzun heinean, ligaz igotzen zara. Ligen izenak honakoak dira: Borrokalari I, Borrokalari II, Borrokalari III, Maisu I, Maisu II, Maisu III, Garaileak, Garaile handiak, Garaile nobleak eta Behin-betiko garaileak. Ligak tenporadetan antolatzen dira, hau da, hilero kopak berribitu egiten dira eta helburua ahalik eta liga altuenera iristea da tenporada horretan. Liga berrietara iristeagatik urrea, kartak eta kutxa bereziak bezalako sariak ematen dira.
Kopen funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kopak joko honen oinarriak dira. Partidak irabaziz gero, kopak irabazten dira, gehienetan 24-34 kopa eskuratzen dira irabazitako partida bakoitzeko. Kopak bakarrik irabazi daitezke 1vs1-ko guduetan. Kopak irabaziz gero, jokalariak hondarrez igoko da. Partidak galtzean kopak ere galduko dira. Galtzean edo irabaztean, kopa kopuruak berdinak dira. Salbuespenak daude, hau da, jokoa hastean kopa gutxi galtzen dira. Izan ere, jokalaria hasiberria da. Partidak jokatuz gero eta hondarrak igotzean, kopa gehiago kentzen dituzte galtzeagatik.
Pass royale
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pass royale-a Supercell enpresak jokoan sartu zuen battle pass bat da. Battle passak hainbat jokoetan aurki ditzakegu (Fortnite, Raimbox Six[4] eta PUGB[5]-en, esaterako). Hau da, battle pass-a, joko baterako eduki gehigarria ematen duen diru mota bat da. Hau da, erabiltzaileek zenbat eta gehiago jokatu orduan eta sari gehiago edukiko dituzte. Clash Royalen battle pass sistema kopen bidez neurtzen da. Pase hau 30 nibelez osatuta dago[6]
Nibelez igotzeko eskatzen diren kopak irabazi behar dira. Nibel batzuetan bost kopa eskatzen dituzte, baina beste batzuetan hamar. Gainera, hamar nibeletatik behin hamar kopa eskatzen dituzte. Pass Royale-ak bi aukera ditu: doanekoa eta ordainpekoa. Doanekoan gehienetan kutxak oparitzen dituzte. Jokoaren denboraldi guztietan sariak aldatzen dira, hau da, hurrengo denboraldiko sariak gaur egungokoaren desberdinak izango dira. Ordainpekoari dagokienez bost euroko prezioa du. Argi eta garbi ordainpeko sariak doanekoak baino hobeagoak izango dira. Gainera, Pass Royale-a erostean, ordainpeko zein doaneko sariak jasotzen dira.
Nominazioak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Data | Saria | Kategoria | Emaitza |
2016/05/19 | Google Play Awards[7] | Best Game | Irabazia |
2016/12/1 | The Game Awards | Best Mobile/handheld game | Nominatua |
2017/04/06 | British Academy Games Awards | AMD eSports Audiece Award | Irabazia |
2016/03/15 | International Mobile Gaming Awards | Best Upcoming Game | Irabazia |
2017/02/28 | Best Upcoming Game | Irabazia | |
2017/03/01 | Game Developer Choice Awards | Best Mobile/Handheld Game | Nominatua |
2017/03/16-18 | SXSW Gaming Awards | Mobile Game of the Year | Nominatua |
2017/04/27 | Finnish Game Awards | The Small Screen Game of the Year 2016 | Irabazia |
The Main Award – The Finnish Game of the Year 2016 | Irabazia | ||
2017/05/17-19 | Nordic Game Awards | Nordic Game of the Year – Small Screen | Nominatua |
Nordic Game of the Year | Nominatua | ||
2018/04/12 | British Academy Games Awards | Evolving Game | Nominatua |
2019/04/04 | British Academy Games Awards | EE Mobile Game of the Year | Nominatua |
2020/01/21 | Pocket Gamer Mobile Games Awards | Best Mobile eSport | Irabazia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Spy, Word. «freemium - Word Spy» wordspy.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Clash of Clans, el juego de guerra estratégica para móviles iOS y Android. ¡Descárgalo ya gratis!» Clash of Clans (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Elixir» Clash Royale Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tom Clancy's Rainbow Six Extraction - PS5, PS4, Xbox Series X|S, Xbox One y más | Ubisoft (ES)» ubisoft.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Preci, Augusto Finocchiaro. (2017-12-26). «Qué es PUBG, el nuevo fenómeno de los videojuegos de acción que ya tiene 30 millones de usuarios» La Nación ISSN 0325-0946. (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «How does the new Clash Royale battle pass work?» Quora (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
- ↑ «You can now vote in the Google Play Users' Choice Awards 2021» Android Central 2021-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).